San Pedro eliza (Pasai San Pedro)
San Pedro eliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Pasaia |
Koordenatuak | 43°19′31″N 1°55′29″W / 43.32526°N 1.92485°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 11 |
San Pedro eliza Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai San Pedro barrutian dagoen eliza bat da. Herri edo barruti berari izen ematen dio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zati batean jatorrizko parrokiaren harriak erabiliz egin zen. Lehenengo eliza gaur egun hilerria dagoen auzoan kokatua zegoen. Donostiako San Bizente elizaren zati bat zen eta XV. mendearen erdialdean egin zen. Hori guztia tokiko bizilagunen proposamenez egin zen. Bai kanposantura sartzeko ataria (portada gotikoa, leihate erromanikoa) eta baita bestelako elementuak (baoak eta hormak) ere, eliza zaharraren hondarrak dira.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soila da, itxura trinkoa eta Oinplano bakarra ditu eta burua ekialderantz begira ageri zaio, herriaren alderik zabalenera. Bertan dorrea, behatokia eta Donostiako bateria (gaur egun desagertua) zegoen. Iparraldean, eliza zaharra, mendian kokatua zegoen. Mendebaldean herria eta erregearen ontziolak zeuden eta hegoaldean hareatza ederra zegoen, gaur egun Trintxerpeko portua dena.
Elizak abside poligonala du eta bi sakristia daude alde bakoitzean. Hiru nabe ditu, hiruak altuera berekoak, erdikoa alboetakoak baino zabalagoa izan arren. Lau zutabek espazioa hiru tartetan zatitzen dute: presbiterioa eta koroa oinetan. Zutabe-eliza Erdi Aroko zutabe-elizen tipologiari erantzuten dio.
Bi sarrera ditu: bata oinarrian eta bestea epistolaren aldean, bigarren tartean, alegia. Altxatua hurrengo moduan banatzen da: korua, aldarea (tarterik txikiena), bost maila eta korridorea, azkenik, alboetan sakristiarako sarbideak.
Jada jakina denez, eraikitzeko erabili zen material asko parrokia zaharraren hondarrak dira: "presbiterioko silarrizko euskarriak -parrokia zaharrekoak- kenduko dira... eta eliza berriaren zimenterioaren morallaren gainean jarriko dira... Pertsonen eserleku eta karela izango da eta babesteko erabiliko da, bereziki, itsasora eror zitezkeen haurrentzat". Kanpoaldean eserlekuak jarri ziren babes modura, esertzen den oro erori gabe itsasoaz gozatu ahal izateko. Lehen ez zegoen pasealekurik, gaur egun ezagutzen dugun bezala.
Barrualdea oso soila eta apala da ikuspuntu guztietatik. Zutabeak eta pilareak oso xumeak dira, Toskanoak hain zuzen ere. Basamentua barrokoa da. Elizaren barrutia zeharkatzen duen taulamenduak bezala, ez du apaindura-luxurik. Bakarrik moldura fin eta ondo landuak inguratzen du koroko karpain-arkua eta arkuartetan obra amaitu zuen Manuel Martin Carrera (1742-1804) beasaindar artistaren izena ageri da: "MANUEL MARTIN CARRERAK EGIN NINDUEN 1774. URTEAN".
Barruko apaindura-soiltasunari kontrajarriaz, fatxadako konposizioaren aberastasuna eta erakustaldia ditugu. Horretarako maisuak Espainiako Errenaisantzako eskema ezaguna jarraitu du. Era berean, proportzio zabalak erabili ditu. Erdi-puntuko arkua pilastra handiek altxatzen dute eta nabarmentzekoa da altuera-efektua eraikinaren mole kubikoarekin. Goranzko efektua bultzatzeko, frontoia dugu ikusgarri. Estutu egiten du eta ireki egiten da lerronahasian medailoi obalatuaren abiapuntua izateko. Bertikalki kokatuta dago ardatz handienaren gainean eta tiara nahiz giltzak ditu.
Parrokiaren bolumenetan eta azaleretan betiere nagusi da sinpleena eta behin betikoena. Kasu horretan, eliza -osoan hartuta kubo perfektua dena- dorrea baino nagusiagoa da, beraz, dorrea elizaren eranskina da. Oinarrizkoa dirudi masen adierazkortasun plastikoaren alderdi hau azpimarratzeak, lan honetan nabarmena baita eta alderdi horretan argi eta garbi lotzen da sentikortasun neoklasikoarekin. Iparraldeko atea apainduagoa dago eta, gainera, nabarmendu nahi izan da. Hala, fededunak edo ibiltariak biltzeko esparru edo espazio urbanistiko egokia sortzea zuen helburu. Beraz, proiektuaren arduretako bat kanpoko espazioa eta eraikina elkar lotzea izan zen. Lagunartean egon eta barnera biltzeko ingurunea eratu zen.